XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GEOMORFOLOGIA. ZER DEN. KUANTIFIKAPENA GEOMORFOLOGIAN. APLIKAGARRITASUNA: LURRALDEKO ANTOLAKIZUNA.

0. SARRERA.

Etimologiak berak dioskunez, GEOMORFOLOGIA Lurreko (GEO) formak (MORFO) aztertzen (LOGO) dituen zientzia da.

Lurreko formak diogunean kanpo-azaleko formak esan nahi dugu, hau da, ERLIEBEaren moldaketa; eta erliebe hitza aipatzean urgaineko zein urazpiko erliebea esan nahi dugu, jakina.

Erliebea etengabe ari da aldatzen eta orain ikusten dugun paisaia etengabeko aldaketa horren gaurko etapa baino ez da.

Urgaineko erliebeak, zuzenean ikus daitekeena, aspalditik erakarri du jakintsuen begirada eta honen kausaz nahiko desarroilatu da.

Urazpikoa, ostera, atzeratuago geratu da, orain arte ikertzeko teknologia egokirik izan ez delako; dena dela, kontinenteen arteko komunikabideak garatuz joan diren neurrian, urazpiko kableen beharra presentatu da eta honekin batera ozeanoetako erliebearen ezagutze hobea ere. Akitanian ba dago talde bat, batez ere, urpeko erliebearen azterketaz arduratzen dena. Honen zuzenbidea hauxe da: .

1. HISTORI APUR BAT

Gizakiak naturako errekurtsoak (ura, esaterako) bere onuraz erabili nahi izan zituen uneantxe hasten da izenik gabeko geomorfologia antzeko zerbait lantzen.

Geroztik konturatuko ziren gizakiak erliebearen dinamismoaz: paisaiaren elementuak (mendiak, ibarrak...) ez ziren egoera estatikoan, dinamikoan baizik; moldatuz zihoazen kanpoko indarren eraginez (ura, haizea, klima...).

Hauxe izan zen Kanpoko Geodinamikaren lehenengo intuizioa.